Haurren loto jokoa Integrazio Batzordearen alde
Azkaingo, Senpereko, Ziburuko, Donibaneko, Urrunako eta Hendaiako Integrazio Batzordeko komisioek HAURREN LOTOA antolatu dute larunbata honetarako.
Arratsaldeko 3etatik goiti, Azkaingo Bil Toki gelan, familia giroko plan polita izateaz gain, sari potoloak eskuratzeko aukera ere izango da.
Animatuko al zarete? Gogoratu hitzordua:
NOIZ: Azaroak 23, larunbata.
NON: Azkaingo Bil Toki gelan
ZER ORDUTAN: 15H-etatik goiti.
Era berean eskertuko genuke, hurbiltzeko asmoa duzutenok, bixkotx bat ekarriko bazenute bertan saltzeko. Aitzinetik milesker!
ANIMATU! Sari potoloak umeentzat eta giro ederra guztiontzat! ZATOZTE!!