Lan taldeen eta Batzordeeen berregituratzea: INKESTA

Gure Ikastolaren filosofia elkarlana da, hau da, gurasoen musutrukeko lanak ahalbidetzen du ikastolak aurrera egitea. Lan hau, lan talde eta batzorde desberdinen bitartez antolatzen da eta familiek, beren seme-alabak matrikulatzean hautatzen dute zein(tzu)etara atxikitu.
Jarraian azalduko dugu talde bakoitza zertan datzan:

Batzordeak:

Batzordeak, Administrazio Kontseiluetan ordezkari duten gurasoen lan-taldeak dira.

Batzordeek, urteko lan/ekintza-programa bat izaten dute, ikasturte hasieran ikastolako kideei ezagutzera emango dietena.  Programa horrek helburu batzuk izaten ditu atxikituak eta helburu horiei jarraipena egiteko, batzordeek bilerak egin behar izaten dituzte ikasturtean zehar.

Batzorde bakoitzak ordezkari bat behar du, Administrazio Kontseiluaren eta batzordeko-kideen arteko interlokutore izango dena. Ordezkari hau, halaber, Administrazio Kontseiluak sortutako bileretara joan beharko du.

Ikastolako Batzordeak hauek dira: Euskaraz Bizi Batzordea, Integrazio Batzordea, Besta Batzordea eta Finantza Batzordea dira.

Lan Taldeak:

Lan Taldeak Administrazio Kontseiluetan ordezkaririk edukitzea beharrezkoa ez duten gurasoen lan-taldeak dira.

Lan talde bakoitzak ordezkari bat behar du, Administrazio Kontseiluaren eta lan-taldeetako kideen arteko interlokutore izango dena.

Ikastolako lan-taldeak hauek dira: Harreman-Taldea, Hezkuntza Taldea, Jasangarritasun Taldea, Itzulpen Taldea, Maintenu Taldea eta Informatika Taldea.

 

Xehetasunak:

  • Familia bakoitzak aukeratzen du beren seme-alaben matrikula egiten duen bakoitzean zein talde edo batzordetan lagundu nahi duen. Era berean, hautazkoa da familia batek talde bat edo gehiagotara atxikitzea.
  • Batzordeak eta lan taldeak Administrazio Kontseiluaren bidez koordinatzen dira.
  • Administrazio Kontseiluak talde eragile gehiago sortzea proposa diezaioke Biltzar Nagusiari. Era berean, aktibitaterik ez duten taldeek bertan behera proposa diezaioke ere.

 

Talde eta Batzorde bakoitzaren ezaugarriak:

  1. Finantza Batzordea:

Finantza Batzordea diruzainak osaturiko taldea da. Elkartearen ondasunaren kudeaketari dagokion erabaki oro hartuko du bere gain. Besteak beste:

  • Finantzaketa iturri berriak bilatu eta proposatuko ditu.
  • Ikastolako zerbitzuak eta bakoitzari dagozkion xehetasunak aztertuko ditu, Administrazio Kontseiluri bere lanean argibideak emateko.
  • Finantza norabideak finkatuko ditu.
  • Ikasturte hasieran diru-laguntza eskaeren txostenak egingo ditu.
  1. Euskaraz Bizi Batzordea.

Talde honen betebehar nagusia euskara bermatzea eta aldarrikatzea da.

  1. Integrazio Batzordea:

Zailtasuna duten haurrei beren egunerokoa erraz dezaketen ekintzak, tresnak, etab ahalbidetzea da talde honen funtsa,  SEASKAko Integrazio Taldearekin batera.

  1. Besta Batzordea:

Gure Ikastolak, ondasuna handitzearren, urtean zehar antolatzen diren ekintza guztien antolakuntzaz arduratzen da: familien koordinazioaz, txosnaren muntaketa eta desegitea, txosnaren hornikuntzaz, etab. Ekintza hauetatik, Herri Urrats da SEASKAren laguntzapean antolatuko den bakarra.

  1. Harreman Taldea:

Gure Ikastolaren garapena eta komunikazioa da talde honen betebeharra.

  1. Hezkuntza Taldea:

Irakasleen eta burasoen elkarlaneko talde pedagogikoa da. Beren eginkizuna, Gure Ikastolaren hezkuntzan berrikuntzak proposatzea edota abiaraztea da.

  1. Jasangarritasun Taldea:

Jasangarritasun burujabetza heztea helburu duen taldea da. Horretarako, ingurunearentzat egokiak diren praktikak proposatu eta abiaraziko ditu.

  1. Itzulpen Taldea:

Administrazio Kontseiluetako eta Biltzar Nagusietako bilanak hirueletan egotea bermatuko duen lan taldea da. Gainontzeko talde eta batzordeei eskaini diezaioke laguntza halaber, komunikazioa euskara, frantsesa eta gazteleraz helaraztearren.

  1. Mantenurako lan taldea.

Ikastolan egin beharreko konponketa txikiez eta berrikuntzez arduratzen dira mantenuko kideak.

  1. Informatika lan taldea.

Laguntza informatikoa eskaintzen duen taldea da; batetik ikastolako gailu teknologikoak erabilgarri eta eguneratuak egon daitezen bermatzen dute eta, bestetik, gailu hauen erabiltzaileen formakuntzaz (eguneraketa teknologikoa) arduratzen dira.