Gure Ikastolako kantina zerbitzua Bertako enpresak kudeatzen du. Enpresa honen filosofia jantokian sasoian sasoikoa jatekoa da, bertakoa eta, ahal bada, ekologikoa.
Jangela zerbitzua Ama Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da, talde bakoitzak dagokion eraikineko kantinan zerbitzua jasoz. Zerbitzu honen kudeaketa zuzenean ikastolatik egiten da.
Bertako enpresako menuak hiruhilabetero planifikatzen dira sukaldari, nutrizionista eta Gure Ikastolako gurasoen lan-talde baten artean, eta hilero jakinarazten zaizkie guraso guztiei.
Gure Ikastolako menuaren kostua eguneko 5,50 €-koa da.
Kantina zerbitzua astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan dago, eskola egutegiaren barruan. Kantina zerbitzua ordutegi honetan garatuko da:
KANTINA
12:15 arte eta 13:45etatik
Jangela ezeztatzeko edo gehitzeko 48h lehenago abisatu behar dela eta asteburua bada ostegunean asteleheneko.
12:00ak arte eta 13:30etik
Jangela ezeztatzeko edo gehitzeko 48h lehenago abisatu behar dela eta asteburua bada ostegunean asteleheneko.