Agate Deuna bezpera
Agate Deuna bezpera eguna dugu gaur, Euskal Herria kantuz alaitzeko eguna, hain zuzen ere. Kristautasuna aurretiko Euskal Herriko ohitura, egun oraindik herri anitzetan ospatzen dena.
Hendaia da honen agiri, izan ere, makila hartu eta zoruan kolpeak emanez, ikastolako familia ugari atera baitira aurreko urteetan gure kaleetatik Lurra neguko loalditik iratzartzeko bere ahotsa jarriz.
Aurten ezinezko dugula eta, HEMEN (klikatu esteka) uzten dizuegu beste urteetako laburpentxo bat:
[BIDEOA]: https://drive.google.com/file/d/11nuyVXySTCFrmVveTenjnktjRHd-GU2z/view?usp=sharing
Bestetik, BEHEALDEAN dituzue Agate Deuna bezperako kopla batzuk, nor bere gertukoenekin gaur kantuan aritzeko.
Hurrengo urtean Hendaiako kaleak kantuz berriz berotuko asmoaren itxaropenarekin, GOZATU!
1
AGATE DEUNA BEZPERA DUGU
EUSKAL HERRIKO EGUNA
ETXE GUZIAK KANTUZ POZTEKO
EGUN HAUTATU DUGUNA
MAKIL EDERRA HARTUA DUGU
BIDEZ-BIDEKO LAGUNA
KOLPEZ-KOLPE LURRA IRATZARRIZ
HAUXE DA GURE JARDUNA
2
ZORION ETXE HUNTAKO DENEI
OLES EGITERA GATOZ
ATEZ-ATE GURE OHITURA ZAHARRA
AURTEN BERRITZEKO ASMOZ.
EZ GARE BATE(RE) ABERATS SOSEZ
EZTA ERE OINETAKOZ
BAINA ZINTZURRA AZKARRA DUGU
TA KANTA NAHI DUGU GOGOZ
3
MENDI-KASKOAK ELURREZ XURI
LORIOPEAN LAIOTZA
ETXE HUNTAKO JAUN ETA ANDEREAK
URREZKO DUTE BIHOTZA
AGATE DEUNAK KENDUA GAITU
ESKEAN HASTEKO LOTSA
SOSIK EZ BADA EZ GAITU INPORTIK
GIZENDUTAKO BILDOTSA