BERTSOLARITZA

Bertsolaritza 8 eta 11 urte bitarteko ikasleei zuzendutako jarduera da; eskola barruan zein eskolaz-kanpo lantzen dena. Bertsolari Elkarteak gidatzen du erronka hau.

Bertsoak, paperetan eta ahotan lantzen dituzte umeek, jolas ugariren bitartez. Aktibitate emankorra suertatzen da bertsogintza, besteak beste onura hauek lortzen baititu ikasleak:

  • Euskararen erabilpen- maila eta kalitatea handitzen laguntzen du.
  • Abilezi sozialen garapena ematen da.
  • Hitzaren bidez egindako jolasak ahozko eta idatzizko adierazpidea sustatzen du, besteak beste, ideiak ordenatzen eta mezua ondo helarazten hezten baitu.
  • Euskal Kulturan errotuta dagoen tradizioa mantentzeko lagungarri: bertsotarako zaletasuna piztu, bertsogintza ikastolara hurbilduz.

Ikastola barruan, bertsolaritza, astean behin lantzen da hiruhileko oso batez  3.urtetik 5.era arteko  ikasleekin. Eskualdearen araberako irakaslea izaten dute, azken urteotan Aimar Karrika

Eskola ordutegitik kanpo ere bertso-eskolako jarduera egiten ahal dugu. Bertsolaritza Elkartearen gidaritzapean,  4 eta 10 arteko lagunez osatutako taldeak egiten dira, 3. urtetik aitzinerako ikasleenak.  

Bertsolaritza Elkartea, Gure Ikastolako kudeaketaz aparte dago eta beraz, elkarteak berak kudeatuko ditu ekintza honen gaineko (kuotak, irakasleak, barne-araudia, etab) guziak.