IGERIKETA

5 eta 11 urte bitartean, ikasturtearen lehenengo edo bigarren erdian, astean behin joaten dira ikastoalrekin herriko igerilekura. Taldean, ikasleek igeri egiten ikasten dute pixkanaka, uretan trebatzen doazelarik.

SURF-A

11 urte aitzineko ikasleei zuzendutako eskolaz-kanpoko aktibitatea da. Hendaiako hondartzan, Hendaiako surf eskolaren kudeapean (Hendaiako Surf Eskolara esteka) garatzen den ekintza da eta hortaz, beren ordutegi aukera eta araudia jarraitu beharra dago.

ITSASBELA

Kirol jostagarri eta ziurra, onura handiak eskeintzen dizkie haurrei, besteak beste, itsas-sena eta autonomia garatzen laguntzen dielako.
8 urtetik aurrera, bakarrik edo taldean, Txingudiko Badiako uretan nabigatzen ikasiko dute ikasleek, Hendaiako Itsas Haizea zentroaren eskutik.