ZIKLOETAKO TAILERRAK

Ama eskolatik hasi eta bigarren ziklora bitarteko ikasle guztientzat tailerrak antolatzen dira gai jakin baten gainean: munduko kulturak, urteko sasoiak, ahozkotasuna, dramatizazioa, txotxongiloak… Ziklo bereko ikasleek osatzen dituzte tailer hauek taldeak eta gela desberdinetako haurrak elkartzen saiatzen gara, ume guztiak elkar-ezagutu daitezen bultzatuz, beti ere, ahalik eta maila parekatuenak osatzen saiatuz.

Urtero ikasle talde bati urteko agerraldia prestatzea egokitzen zaio.

Ikastolako ikasle kopuruak oso handiak direnez, eta antzoki txikia, zikloka banatzen dugu. Ikasleen adin tarte, gai eta urteko ekintza nagusien araberako agerrraldiak dira. Batzuetan, kanpoko parte hartzaileen laguntza profesionala jasotzen dugu arte eszenikoen inguruan.