GURE IKASTOLA: FILOSOFIA

  • Gure Ikastola Hendaia Seaska federakundearen partaide da eta kontratupeko elkarte-eskola pribatu gisan lotzen zaio Hezkunde Ministeritzari.
  • Ama-ikastolatik lizeoraino hedatzen da gure formazioa. Hezkuntza programa ofizialak segitzen ditu eta azterketak Hezkunde Ministeritzakoak dira.
  • Hezkuntza laikoa eta apolitikoa da.
  • Irakasleek estatuak ezartzen dituen azterketak pasatzen dituzte eta Hezkunde Ministeritzak ordaintzen die soldata.

Elebitasun goiztiarra

Gure Ikastolaren ezaugarri nagusienetarikoa euskara eta euskalduntasuna zabaltzea bada ere, haur/gazte eleaniztunak nahi ditugu.

Ama Ikastolan haurrek irakaskuntza euskara hutsean jasotzen dute. CE1-etik goiti, eleaniztasuna menperatzeko xedez, bi hizkuntzetan ikasiko dute: euskaraz eta frantsesez. Hau ahalbidetzeko, ikastolak 2 irakasle jarriko ditu, bat euskararentzat eta bertzea frantsesarentzat.

Kolegiotik goiti, Gure ikastolak bere gain hartzen du hirugarren hizkuntza bat menperatzeko ardura. Kasu honetan, ingelesari eta espainolari ateak zabaltzen zaizkio.

Elkarte Bizia

Eskolak heziketa familiarra osatzen du. Gurasoen parte-hartzea nahitaezkoa da; gurasoek haurraren eskolatze-prozesuan duten inplikazioa ikaslearen ikaste prozesuan lagungarri izango delarik, batetik motibazioa indartzen delako eta bestetik, ikaslearen garapena ziurtatzen delako.

Era berean, gurasoen inplikazioak, guraso-irakasle harremana estutzeak ahalbidetzen du, irakasleek gurasoak haurraren eskolatze-prozesuan parte-hartu dezaten laguntzen baitute.

GURASOAK PARTAIDE

Gure Ikastolaren filosofia elkarlana da, hau da, gurasoen musutrukeko lanak ahalbidetzen du ikastolak aurrera egitea.
Zenbait lan-talde ditu ikastolak. Burasoek, beren seme-alaben matrikulazioaren unetik, parte-hartzen dute lan talde desberdnetan beren gustu eta ahalen arabera.

LAN TALDEAK

Gure Ikastolaren filosofia elkarlana da, hau da, gurasoen musutrukeko lanak ahalbidetzen du ikastolak aurrera egitea.
Zenbait lan-talde ditu ikastolak. Burasoek, beren seme-alaben matrikulazioaren unetik, parte-hartzen dute lan talde desberdnetan beren gustu eta ahalen arabera.