Integrazio Batzordea, Donibane Lohizune Hondarribia lasterketarekin bat.
Urriaren 27an ospatu da Donibane Lohizune Hondarribia lasterketaren 22.edizioa. Ia 3000 korrikalarik parte-hartu dute Hondarribia Arraun Elkartearen eta Ur Joko Taldearen antolakuntzapean antolatzen den maratoi-erdi honetan.
Euskal kostaldeko lasterketa popularretako garrantzitsuenetako bat bilakatu den proba hau, Hendaiako herria zeharkatzen du Hondarribirako bidea hartu aurretik, eta Hendaian, hain juxtu, Gure Ikastolako Integrazio Batzordeko kideak izan ditu boluntario lanetan, beste elkarte batzuekin batera.
Donibane Lohizune – Hondarribia, gizarte ekintza boluntario bat.
Esan beharra dago, lasterketa honetako antolatzaileek, urtez urte beraiekin kolaboratzen duten elkarte eta erakunde ezberdinen lana eta proiektuak baloratzen dituztela eta, ahal den heinean, diruz laguntzen dituztela. Eta Gure Ikastolako guraso talde honen lana positiboki baloratuta dago.