Ikastolan haurrak onartzeko baldintza batzuk bete behar dira:
- Informazio bilkura egin behar da, (informazio fitxa bete eta bidali behar da lehenbailehen bilkuran parte hartzeko helbide honetara: [email protected])
- Haurrak 2 urte terdi beteak izan behar ditu,
- Garbia izan behar du, (esfinterren kontrola lortua)
- Txertoak eginak…
Eskatzen diren paperak:
- Etxeko helbidearen ziurtagiria
- Txertoen ziurtagiriak edo osasun liburuaren fotokopia
- Famili liburuxka kopia (haurrarena)
- Izen emate gastuak (160 euro – haur 1) (225 euro – 2 haur) : kopuru hau fakturatik kendua izanen da irailetik urtarrila arte haurra sartzen bada.
- Kontu korrentearen agiria.
Kasu: Izen emate paperak informazio bilkuraren ondotik ematen dira.
Izen ematea onartzeko, dosierra dena osatua beharrezkoa da eta 2 gurasoen izenpedurarekin.
Ez ahantz izen emate ordainketa egin behar dela izen emate egunean.