Jende katea larunbatean Baionan. Zatoz!
Euskarak murgiltzea behar du!
Gure haserrea ez badugu argiki erakusten eta ministroak gibel egitea ez badugu lortzen, murgiltze eredua bera da desagertzeko arriskuan dena, bai eskola publikoan, bainan baita ere eskola pribatuan eta luze gabe ikastolan ere bai.
Haurrei euskara transmititzeko eskubidea, gure eskubidea!
Gure hizkuntz-eskubideen urraketa hau salatzeko Euskal Konfederazioak eta Biga bai, Erakasleak, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Ikas-bi eta Seaska guraso eta erakasle elkarteek jende-katea egitera deitzen dute Baionan, larunbat huntan urriaren 10ean, 11:00etan, René Cassinen sortetxetik abiatuz (Ducéré karrikan, Baionako Herrik etxe parean), Suprefeturarat.
Egun hartan, Pour que vivent nos langues kolektiboko kideek ere antzeko mobilizazioak antolatuko dituzte Hexagono osoan, irakaskuntzan frantses gobernuak lurralde hizkuntzen kontra hartu erabakiak salatzeko.