ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Zer da?

Administrazio Kontseilua Gure Ikastolako eragile gorena da.

Lan talde honetako lehendakariak halaber, Gure Ikastola,  Ikastolen Kontseiluan, alegia, Seaskako antoalmendu barruan ikastola guztietako ordezkariak biltzen dituen bileran, ordezkatzen gaitu.

Nork osatzen du?

Hamar bat pertsonek osatzen dute Administrazio Kontseilua: Lehendakaria, lehendakariordea(k), idazkaria, diruzaina, batzorde eta lantalde bakoitzeko ordezkaria eta ikastolaren egunerokotasunean inplikazioa duten irakasleen eta langilegoaren ordezkari bana osatzen dute.

Zeintzuk dira bere egin beharrak?

Talde honek beregain hartzen ditu ondorengo funtzioak:

Federazioaren ordezkaritza segurtatzen dute.
Federazioaren  norabide orokorrak finkatzen dituzte: Dibulgazioa, inplantazioa eta jarraipena.
• Hezkuntza-ereduaren garapena (murgiltze eredua) segurtatzen dute.
• Lan batzorde desberdinak sustatzen dituzte.

BATZORDEAK ETA LANTALDEAK

Batzordeak eta lan-taldeak Administrazio Kontseiluetan ordezkaria duten gurasoen lan-taldeak dira. Talde hauetara esleitzea hautazkoa da, hots, familia bakoitzak aukeratzen du bere seme-alabaren matrikula egitean (edo ikasturte hasieran) zein batzordetan edo lan-taldetan hartu nahi duen parte.

Talde bakoitzak ordezkari bat behar du, Administrazio Kontseiluaren eta lankideen arteko interlokutore izango dena.

Ikastolako Batzordeak hauek dira: Euskaraz Bizi Batzordea, Festa Batzordea eta Finantza Batzordea dira.

Ikastolako lan-taldeak hauek dira: Harreman-Taldea,Integrazio Taldea, Maintenu Taldea eta Informatika Taldea.

Xehetasunak:

  • Batzordeak eta Lan-Taldeak Administrazio Kontseiluaren bidez koordinatzen dira. Administrazio Kontseiluak talde eragile gehiago sortzea proposa diezaioke Biltzar Nagusiari, baita aktibitaterik ez duten taldeek bertan behera uztea eskatu ere.

Elkartearen ondasunaren kudeaketari dagokion oro hartuko du bere gain.

Euskara bermatzea eta aldarrikatzea.

Gure Ikastolako pestak (Herri Urrats, Maiatzean Lili, Txipiroi Besta, etab) antolatzeko batzordea.

Ikasleen Hezkuntza-programa sendotzeko ekintzak antolatzen ditu.

Zailtasuna duten haurren inguruko lanak, SEASKAko Integrazio Taldearekin batera.

Ikastetxe ezagutzera emateko lan-taldea.

Ikastolan egin beharreko konponketa txikiak.

Laguntza informatikoa.