Murgiltze sistema

Ipar Euskal Herrian, Seaskak besterik ez du murgiltze sistema eskaintzen.

Emaitza akademikoak

Bataz besteko emaitzak baino hobeak

Hurbiltasuna

Gurasoon parte hartze aktiboa da komunitatearen oinarria

Hezkuntza eleanitza

Bizi garen eremu geografikoak hiru hizkuntzak ezagutzea eta menderatzea eskatzen du: euskara, frantsesa eta gaztelania. Gure-Ikastolan haurrak Bidasoaren bi aldeetan modu errazean mugitzeko prestatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Euskara ikastolako hizkuntza nagusia da murgiltze-ereduaren bidez, eta frantsesaren irakaskuntza CE1en hasten da. Gure ikastolan, ikasleak euskara eta frantsesa ahalik eta modu naturalenean menderatuz hazten dira.

Zergatik Ikastola?

Euskarazko murgiltze sistema
Elebitasun Orekatua
Pedagogia aktiboa
Gurasoak Parte-hartzaile
Eskola kooperatzailea
Innobazioa
Inklusioa
Herrikoa

Hilabeteroko eskolatze gastuak familiko

5,5 /eguneko

Kantina
Bazkari otordua + zerbitzua (4*)

2 /egonaldia
(Aukerakoa) Haurtzaindegia 40€ gehienez hilero 2 haurrentzat
Oharrak*

12 hilabete 1* 2* 3*

1*: Hilabeteroko eskolatze gastuetan sartzen dena

Urteko kotizazioa, hileroko kotizazioa Integrazio Batzordea eta Gure Ikastolako Elkartasun kutxarako, Elkartasun Kutxa Seaska, ikasleen materiala, Seaskako egutegiak eta Herri Urratseko txartelak, salbu Seaskako egutegiak eta Herri Urratseko Txartelak.

2*: Urteko kotizazioak, «zerga etekina » delakoaren %3 baino handiagoa den kasuetan, kalkulo berri bat egin ahal izateko, zerga agiriaren kopia bat (edo bikotearen bi zerga agiriak) diruzainari eman beharko zaio.

3*: Integrazio Batzordearentzat eta Gure Ikastolako elkartasun kutxarentzat emandakoaren %60 zerga deklarazioaren bitartez berreskuratu daiteke.

4*: Jantegian egunero bazkaltzen dutenentzat, prezioa lisatua da eta 11 hilabetez banatuta (irailetik → uztaila arte). Zuzenketak hilabetero egiten dira huts egiteak kontutan hartzeko. Jantegiaren egutegia uztailean zabalduko da hilabeteroko prezioarekin.

FAQ

Eraginik izango al du horrek bere frantses mailan?

Inolaz ere ez. Seaskako ikasleek Brevet eta Baxoa azterketetan lortzen dituzten emaitzak departamenduko batez bestekoaren gainetik egon ohi dira. Hizkuntza-gaitasunen transferentziak gramatika eta hiztegia indartzen ditu bi hizkuntzetan. Haurraren garunak gaitasun aparta du hizkuntzetarako, eta euskarak frantsesa ikastea errazten duten gaitasun kognitiboak estimulatzen ditu.

Zein da hileko kostua?

Hona hemen taula

Zenbat urterekin eman dezakegu izena gure haurra Ikastolara?
2 urte eta erdi dituztenetik aurrera hartzen ditugu haurrak ama-eskolan, baldin eta egunez pixoihala utzi badute. >br/> Murgiltzea zenbat eta lehenago hasi, orduan eta naturalagoa izango da hizkuntzen ikaskuntza.

Gure zerbitzuak

Gure Ikastolako eguneroko jarduna errazagotu nahi diogu ikasle eta gurasoei

Haurtzaindegia

Eskola-ordu aurretik zein ondoren

Kantina

Otordu zerbitzua

Iharduerak

Tailerrak, bertsolaritza, kirolak, ateraldiak, ...

Elebitasun orekatua
Pedagogia aktiboa
Gurasoak partehartzaile
Herrikoa
Eskola kooperatzailea

Zatoz Gure Ikastolara!