Baldintzak
Ikastolan haurrak onartzeko baldintza batzuk bete behar dira:Informazio bilkura egin behar da, (informazio fitxa bete eta bidali behar da lehenbailehen bilkuran parte hartzeko
Haurrak 2 urte terdi beteak izan behar ditu
Garbia izan behar du (esfinterren kontrola lortua)
Txertoak eginak
Eskatzen diren dokumentuak
Etxeko helbidearen ziurtagiria
Txertoen ziurtagiriak edo osasun liburuaren fotokopia
Izen emate gastuak (160 euro – haur 1) (225 euro – 2 haur) : kopuru hau fakturatik kendua izanen da irailetik urtarrila arte haurra sartzen bada.
Kontu korrentearen agiria.
Ohar garrantzitsua
Izen emate paperak informazio bilkuraren ondotik ematen dira. Izen ematea onartzeko, dosierra dena osatua beharrezkoa da eta 2 gurasoen izenpedurarekin. Ez ahantz izen emate ordainketa egin behar dela izen emate egunean.
Izen emate fitxa
Bete beheko taula eta klika Bidali

