ZE EDERRA DEN TXIKIA IZATEA!
Euskalduntasunetik mundura zabalik kokatzen gara, identitatea eta aniztasuna uztartuz, bizikidetzarako baldintza egokiak eraikiz. ”Pertsonak bizitzarako hezi”, horixe bera da geure azken xedea.
Ikastola bat gara
- Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide 106 ikastola eta 51.365 ikasle elkarrekin.
- Euskal Curriculum proiektuaren sortzailea.
- Pedagogian aurrerakoiak.
- Euskaraz eta Euskal Herrian egindako ikasmaterialak sortzen erreferentzia eta aitzindariak.
- Ikastola guztion behar bereziei erantzuten dion Elkartasun Ikastolak erakundeko kide.
- Euskal Herriko Ikastolen bost jaialdi erraldoien antolatzaile: Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz.
Gure Filosofia
Gure Ikastola Hendaia Seaska federakundearen partaide da eta kontratupeko elkarte-eskola pribatu gisan lotzen zaio Hezkunde Ministeritzari.
Ama-ikastolatik lizeoraino hedatzen da gure formazioa. Hezkuntza programa ofizialak segitzen ditu eta azterketak Hezkunde Ministeritzakoak dira.
Hezkuntza laikoa eta apolitikoa da.
Irakasleek estatuak ezartzen dituen azterketak pasatzen dituzte eta Hezkunde Ministeritzak ordaintzen die soldata.
Elkarte Bizia
Eskolak heziketa familiarra osatzen du. Gurasoen parte-hartzea nahitaezkoa da; gurasoek haurraren eskolatze-prozesuan duten inplikazioa ikaslearen ikaste prozesuan lagungarri izango delarik, batetik motibazioa indartzen delako eta bestetik, ikaslearen garapena ziurtatzen delako. Era berean, gurasoen inplikazioak, guraso-irakasle harremana estutzeak ahalbidetzen du, irakasleek gurasoak haurraren eskolatze-prozesuan parte-hartu dezaten laguntzen baitute.
Elebitasun goiztiarra
Gure Ikastolaren ezaugarri nagusia euskara eta euskalduntasuna zabaltzea da, baina haur/gazte eleaniztunak nahi ditugu. Ama Ikastolan, haurrek euskara hutsean jasotzen dute irakaskuntza. CE1-etik aurrera, eleaniztasuna lortzeko, euskaraz eta frantsesez ikasiko dute. Horretarako, bi irakasle izango dituzte: bat euskararentzat eta bestea frantsesarentzat. Kolegiotik goiti, hirugarren hizkuntza bat menperatuko dute, ingelesa eta espainolari ateak zabalduz.
Gurasook partaide
Gure Ikastolaren filosofia elkarlana da, hau da, gurasoen musutrukeko lanak ahalbidetzen du ikastolak aurrera egitea. Zenbait lan-talde ditu ikastolak. Burasoek, beren seme-alaben matrikulazioaren unetik, parte-hartzen dute lan talde desberdnetan beren gustu eta ahalen arabera.
Lan-taldeak
Gure Ikastolaren filosofia elkarlana da, hau da, gurasoen musutrukeko lanak ahalbidetzen du ikastolak aurrera egitea. Zenbait lan-talde ditu ikastolak. Burasoek, beren seme-alaben matrikulazioaren unetik, parte-hartzen dute lan talde desberdnetan beren gustu eta ahalen arabera.
Gure Historia
1971-1984
Lehen ikastola. 14 haur, irakasle bat: Jone Forcada.
Gure Ikastola Hendaia-ko ofizialtasunaren hitzarmena.
Lehen eraikina zabaltzea.
1984-1994
Lehen maila zabaldu zen.
Hegoaldeko familiei Gure Ikastolan matrikulatzeko aukera zabaltzen zaie.
Ikastolak 20 urte. 149 familia pasa ziren ikastolatik (300 haur inguru) eta 12 irakasle.
Irandatzeko egoitza berria zabaldu zen.
1994-2000
Irandatzeko egoitza berria zabaldu zen
140 haur
Haur kopuruaren hazkundeagatik, Pausun behin-behineko egoitza zabaldu zen
2001-2007
Ikastolak 30 urte. 123 familia, 175 ikasle
Ama Eskola handitzen jarraitzen duelako, eskola berria eskatzen zaio Herriko Etxeari.
2011- 2025
Ikastolak 40 urte. 158 familia. 226 ikasle
Ikastolak Gaztelu-Zaharreko egoitza berria zabaltzen du. Ama Hezkuntzako ikasleak Irandatzen jarraitzen dute eta Lehen Hezkuntzakoek Gaztelu-Zaharren ikasiko dute

