1971eko irailaren 15ean, Gure Ikastola Hendaiak ateak zabaldu zituen. Ikastetxe honen helburua Hendaian euskarazko kalitatezko hezkuntza eman ahal izatea zen. Ordutik gaur egunera, hitzarmenpeko ikastetxe honek zailtasun ugari gainditu ditu: izaera juridiko aldaketak, eraikin aldaketak, diru-laguntzen dantzaldia, etab.
Gaur egun, Gure Ikastola Hendaia, herri honetan erabateko hezkuntza euskalduna bermatzen duen ikastetxe bakarra da eta 250 familiek dute beren erakundean konfidantza.
Honatx, Gure Ikastola Hendaia-ren historiako aipamen garrantzitsuenetako batzuk:

1971-1984

Lehen ikastola. 14 haur, irakasle bat: Jone Forcada.

Gure Ikastola Hendaia-ko ofizialtasunaren hitzarmena.

Lehen eraikina zabaltzea.

1984-1994

1985 Lehen maila zabaldu zen.

Hegoaldeko familiei Gure Ikastolan matrikulatzeko aukera zabaltzen zaie.

Ikastolak 20 urte. 149 familia pasa ziren ikastolatik (300 haur inguru) eta 12 irakasle.

Irandatzeko egoitza berria zabaldu zen.

1994-2000

Irandatzeko egoitza berria zabaldu zen

140 haur

Haur kopuruaren hazkundeagatik, Pausun behin-behineko egoitza zabaldu zen

2001-2007

Ikastolak 30 urte. 123 familia, 175 ikasle

Ama Eskola handitzen jarraitzen duelako, eskola berria eskatzen zaio Herriko Etxeari.

2011- 2025

Ikastolak 40 urte. 158 familia. 226 ikasle

Ikastolak Gaztelu-Zaharreko egoitza berria zabaltzen du. Ama Hezkuntzako ikasleak Irandatzen jarraitzen dute eta Lehen Hezkuntzakoek Gaztelu-Zaharren ikasiko dute