Haurtzaindegia
Haurtzaindegi zerbitzua astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan dago bai Irandatzen [2,5 – 6 urte], bai Gaztelu-Zaharren [7-11 urte], eskola egutegiaren barruan.Zerbitzu honen kostua 2€-koa da, bai goizez edo arratsaldez geratzen bada. Haurtzaindegiko hileko kostu máximoa: 40€ familiako. (Ikasle bakoitzaren kuotan erantsiko da)
IRANDATZ
Goizez
07:30 – 08:45
Arratsaldez
16:30 – 18:00
GAZTELU-ZAHAR
Goizez
07:30 – 08:30
Arratsaldez
16:15 – 18:00
Kantina
Gure Ikastolako kantina zerbitzua Bertako enpresak kudeatzen du, sasoiko, bertako eta ahal bada ekologikoak diren produktuekin. Zerbitzua Ama Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da, eta ikastolak zuzenean kudeatzen du. Menuak hiruhilabetero planifikatzen dira sukaldari, nutrizionista eta gurasoen artean, eta hilero jakinarazten dira. Kostua eguneko 5,50 € da.Jangela ezeztatzeko edo gehitzeko 48h lehenago abisatu behar dela eta asteburua bada ostegunean asteleheneko.
ORDUTEGIA
Irandatz
12:15 - 13:45
Gaztelu-Zahar
12:00 - 13:30
Iharduerak
Zikloetako tailerrak
Ama eskolatik bigarren ziklora bitarteko ikasleentzat tailerrak antolatzen dira (kulturak, sasoiak, ahozkotasuna...). Taldeak ziklo bereko ikasleez osatzen dira, gelak nahastuz elkar ezagutzeko. Ikasturte bukaerako agerraldia ikastola osoko ikasleek aurkezten dute. Gaiak eta ekintza nagusiak kontuan hartzen dira, eta batzuetan kanpoko laguntza profesionala jasotzen da.Bertsolaritza
Bertsolaritza 8-11 urteko ikasleentzako jarduera da, eskolan zein kanpoan Bertsolari Elkarteak antolatua. Bertsoak paperean eta ahoan jolasen bidez lantzen dira, euskararen erabilera, adierazpena eta gaitasun sozialak sustatuz. Ikastolan, astebetean behin egiten da 3-5. mailakoekin. Eskolaz kanpo, 3. urtetik aurrera taldeetan ar daiteke (4-10 lagun). Elkarteak kudeatzen du (irakasleak, kuotak...).Kirolak
IGERIKETA 5 eta 11 urte bitartean, maila bakoitzeko ikasleek urtean 6 igeriketa saio dituzte herriko igerilekuan. Taldean, ikasleek igeri egiten ikasten dute pixkanaka, uretan trebatzen doazelarik.
SURF-A
11 urte aitzineko ikasleei zuzendutako eskolaz-kanpoko aktibitatea da. Hendaiako hondartzan, Hendaiako surf eskolaren kudeapean garatzen den ekintza da eta hortaz, beren ordutegi aukera eta araudia jarraitu beharra dago.
ITSASBELA
Kirol jostagarri eta ziurra, onura handiak eskeintzen dizkie haurrei, besteak beste, itsas-sena eta autonomia garatzen laguntzen dielako.
8 urtetik aurrera, bakarrik edo taldean, Txingudiko Badiako uretan nabigatzen ikasiko dute ikasleek, Hendaiako Itsas Haizea zentroaren eskutik.
Ateraldiak
Elur ateraldia 10-11 urteko ikasleei eskaintzen zaien hautazko irteera da. 5 egunez Piriniotara joaten dira eskiatzen ikasi eta elurrarekin gozatzera. Gastuak familiek ordaintzen dituzte, baina ikasleek dirua biltzeko ekintzak antolatzen dituzte. Ikasturte bukaeran adin guztietako ikasleekin ateraldiak egiten dira, eta Ama Ikastolan egunpasa edo gau bateko irteerak antolatzen dira. Lehen mailan, 1. urtean gau bat eta 2-3. urteetan 2 gau.
Elebitasun orekatua
Pedagogia aktiboa
Gurasoak partehartzaile
Herrikoa
Eskola kooperatzailea

